Eman izena «Aktibatu+» ekimenean

Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programan oinarritzen da ekimen hau. Lauro Ikastolak
hezkuntza munduari zuzendutako programan parte hartzen du eta lanean dihardu ingurumenaren arloan
portaera arduratsua hobetzeko.

Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu.

Oso erraza da: izena eman (dohainik), eta sartu programaren web plataforman. Bertan, era erraz eta praktiko batean ikasiko duzue energiaren, uraren, erosketa hondakinen eta mugikortasunaren arloan dituzuen ohiturak hobetzen, zenbait astetan zehar. Gainera, ingurumenaren hobekuntzan zer maila lortu duzuen eta etxean zenbat diru aurreztu duzuen ere jakingo duzue.

Sakatu hemen GAPari buruzko informazio-orria ikusteko.

Sakatu hemen, Ikastolako AGENDA 21 atalean sartu eta GAP programan alta emateko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.