“Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren bigarren atala burutu dugu Lauron

Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, Euroeskualdea eta euskara izeneko elkartruke kulturalaren lehen atala gure ikasleek Bordelera egindako bisita izan zen; eta bigarren trukea, Lauro Ikastolan eta Bilbon egiten ari gara. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartruke oso emankorra izaten ari da. Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ikasleek  Bordeleko Lycée François Magendie eta Nafarroako Ribera del Arga de Peralta institutuko ikasleekin batera, euren harremanetan sakontzeaz gain, elkarrekin diharduten proiektu pedagogikoa garatzen jarraitzeko aukera izan dute.

Egun hauetan Bilbo eta Ikastola ezagutu, eta Espainaiko gerra zibileko gerrako umeei buruzko ikerketaren azken ekintzak garatzen ari dira. Astelehenean, martxoak 19, Santurtziko portuan La Habana itsasontziaren kalean omenaldia egin zuten eta guztien artean egindako proiektuaren kopia bat botila batean itsasora bota zuten, gerrako ume batzuen konpainian. Gaur Bilbon azken ekintza gauzatuko dute: Bilboko itsas museoan bizirik dauden gerrako umeekin eta euren familiakideekin mahai ingurua egingo dute eta bertan, ikastolako aitite izandako baten kontakizuna garatuko dute, Martin Abrisketak egindako liburua, bere aitaren ikuspuntutik, gerrako umearen errefuxiatuaren gora beherak kontatzen baititu.

Bideoan proiektuaren alde kulturala eta pedagogikoan hiru hizkuntzetan ikasleek egindako laburpena ikusgai duzue:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.