European Youth Parliament – EYP saioak prestatzen hasiak dira Batxilerreko ikasleak
Batxiler 1. mailako zortzi ikaslek parte hartuko dute European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan, Bilbon, hurrengo otsailaren 7tik 9ra bitartean, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik:
- Peio Alberdi
- Ainhoa Aguirre
- Irene Andrés
- Mikel Arriola
- Ane Bikandi
- Maialen Delgado
- Nora Irizar
- Jone Rodríguez
European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.
Badira dagoeneko bederatzi urte Batxilerreko ikasleek ekimen honetan parte hartzen dutela.
Zorte on!


