Euskal Herriko Inauteriak Lauro Ikastolan

Inauteriak ospatzeko ekitaldi bikainak burutu dira Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Txikienek, mozorroak prestatu zituzten gelan otsailaren 12an musika ekitaldi dibertigarri eta alaia borobiltzeko.

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, otsailaren 13an, euria izanik ere, jolastokiko aterpean elkartu dira Euskal Herriko Inauteri-Aratuste ezberdinak antzezteko. Zein polita den jaiaz disfrutatzea gure ohiturak galdu gabe!