Euskara gara!
Ederra izan da goizean Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, etapa guztietako ikasleekin lekukoa eta Korrikako mezua eramanez.
Ibilbidea amaituta, denok batu gara jolastoki handian, mezua irakurri eta Bilboko Ikastolako kilometroko lekukoa eramango duten pertsonak omenduz: aurten, BERBALAGUN taldeko kideak izango dira gure ordezkari Bilbon eta Iñigo Juaristi eta Ibai Elorriaga etorri dira taldearen izenean.
Korrika Txikiarekin motoreak berotu ditugu igandean Bilboko kilometroa egiteko!
GORA KORRIKA!


