Fair Saturday: esperientzia zoragarria izan zen!

Lehen Hezkuntzako Abesbatzako kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia! Beste 2.000 bat artistekin batera, abeslari zein musikariekin, eta ia 8.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten azaroaren 25ean, Miribillako Bilbao Arenan.

Ziur gaude datorren urtean errepikatu nahi izango dutela!

Kontuan izan EiTB-k kontartua grabatu eta Gabon egunean emango duela.

Gora musika eta gora kultura!

Halaber, DBHko ikasleek ere, aste horretan Zezilia Jauna ospatzen zela baliaturik, euren ekitaldia egin zuten muntatzen ari diren bideo batean Fair Saturday ekimenean parte hartu ahal izateko. Amaitu bitartean, hona hemen argazki batzuk:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.