Gela Berdeenari Saria, 5A eta 6C gelei

Opor aurreko azken egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloak “Gela berdeenari I. sariak” banatu ditugu, hau da, lehen hiruhilekoari dagozkionak.

Urria, azaro eta abenduan goizeko hamaiketakoan elikatze osasungarri eta jasangarritasunaren alde adierazitako konpromisoagatik banatzen da sari hau, fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari, hain zuzen. Hiruhilean zehar, ikasleek datu bilketa egiten dute sariek oinarri objetibo eta kuantitatiboa izan dezaten.

Sari giza, 5A eta 6C geletako ikasleek hamaiketako berezi bat disfrutatu zuten jolastorduan: fruta eta Ikastolan egindako etxeko-bizkotxoa!

Zorionak 5A eta 6C gelari, eta zorionak ziklo osoko ikasleei egindako lanagatik!