Gozatu oporrak!
Udaberriko ekitaldiarekin eman diote amaiera hiruhileko honi Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek.
Ekitaldi bikaina izan da, ohi denez, lan, esfortzu eta inplikazio handia erakusten duena, musika, dantza eta omenaldiak batu dituena. Eta hori dena mezu garrantzitsuak emanez: hezkidetza, giza-eskubideak, aukera berdintasuna denontzako eta gure kultura eta hizkuntzaren defentsa.
Eskerrik asko partaide guztiei eskainitako ikuskizunagatik! Gozatu oporrak eta itzuli indarberrituta!
Familien atal pribatuan bideo eta argazkiak dituzue.














