Granadako Zientzia Azokan izan dira DBHko hiru ikasle

“Marterako Bidaiariak” taldeak, Hegoa Hernando Akesolo, Eunate Krutxaga Gomez eta Lucia Uribe Lamadrid, maiatzaren 11n, Granadako 26ª Feria de la Ciencia-n parte hartu zute, Esther Atela eta Oihane Uriarte irakasleak lagundurik.

Talde honek Elhuyarrek antolatutako 2023ko Zientzia Azokan euren kategoriako hirugarren sarituak izan ziren eta hauxe izan zen, hain zuzen, lortutako aitormena.

Granadako hezkuntza saileko sailburua bertaratu zen eta gure taldearen azalpena ere jaso zuen, izan ere, estatu mailako talde gonbidatu bakarra izan zen.

Zorionak egindako lanagatik!