Hasi dira “Ikas-komunitatea” hitzaldiak Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, “Ikas-komunitea” hitzaldi-saioak burutzen ditugu, ikasleen senitarteko eta kolaboratzaile euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiteko.

Gai ezberdinetako hitzaldiak izaten dira, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan ematen dituztenak. Hile honetan hasi da ziklo hau, eta momentuz Ortzi Ardeo eta Joana Ruiz-Olabuenaga gurasoak etorri zaizkigu, hurrenez hurren, piloto komertzialaren lanbidea eta esneki enpresa baten kudeaketa azaltzeko.

Eskerrik asko!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.