Hausnarketa estrategikoa: focus-groupen topaketa
Otsailean galdetegi bat bideratu genien Ikastolako familia guztiei, hausnarketa estrategikoko eta etorkizuneko erronken azterketako prozesuan parte hartzeko, familien ahotsa ere batuz. Ia 700 erantzun izan genituen eta guraso boluntarioek izena eman zuten erantzunetan oinarritutako focus group-etan parte hartzeko.
Entzute-talde horiek maiatzaren 10ean, larunbatez, elkartu ditugu Ikastolan: guztira, hogei guraso izan ziren, boluntario eta Kontseilu Errektoreko kideak barne.
Galdetegietako erantzunetan oinarrituta, bost gai jorratu zituzten world-cafe formatoan:
- Ikasle bakoitzaren garapen pertsonalaren jarraipena
- Euskeraren erabilera – euskal kultura
- Plan digital arduratsua eta metodologia
- Aniztasuna eta zaurgarritasunarekiko konpromezua
- Kooperatiba izaera bultzatu
Denon artean hausnartutako ideia eta proposamenak batu, aztertu eta hurrengo estrategia planean txertatzea da orain helburua.
Eskerrik asko, beste behin, parte hartu duten guztioi.







