“Hezi eta Bizi” topaketak, Haur Hezkuntzako familien orientabide hitzaldiak

Azaroaren 23an, larunbatarekin, “Hezi eta Bizi” topaketen lehen edizioa buru genuen, arrakasta handiarekin.

Familientzako antolatzen ditugun orientabide hitzaldiek garrantzia handia dute gurasoen eta Ikastolaren arteko lankidetza eta komunikazio giroa sortzeko, horrek eragin nabarmena izango baitu haurren garapen integralean. Ikasturtean zehar egiten ditugun hitzaldiak astean zehar, eta arratsaldez, izaten ohi dira, baina formato ezberdinak probatu nahaian eta adin hain txikiko umeak dituzten familientzako unerik egokienak topatzeko, larunbata batean egitea frogatu nahi izan dugu.

Lehen saio honetan izan genituenak dira:

  • “Garapenean lagunduz”, María Bonales.
  • “Irakurketa-idazketa ikaskuntzaren erronka”, Pedro Argazluza.
  • “Errespetuzko hazkuntza”, Naiara Mandaluniz.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences