“Hezi eta bizi” topaketak: Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak

Haur Hezkuntzako erronka berriei hoberen erantzuteko gune berri bat sortu dugu familiak orientatzeko eta esperientziak trukatzeko. Larunbata goiz batez, azaroaren 23an, Haur Hezkuntzako familiak topaketa batean batu nahi ditugu ondoko programarekin:

10:00: Haur Hezkuntzako zuzendariaren aurkezpena.
10:05: Garapenean lagunduz, María Bonales.
10:45: Irakurketa-idazketa, Pedro Argaluza.
11:25: Errespetuzko hazkuntza, Naiara Mandaluniz.
12:10: Kafea.
12:30: Mahai-ingurua / Galderak.
13:15: Agurra.

Etapa erabakigarri honetan seme-alaben garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala hobeto ulertzera animatzen ditugu familiak, umeek nola ikasi eta hazten diren ulertzean, etxetik modu eraginkorragoan lagundu ahal izango dutelako.

Haur Hezkuntzako familiei bidali zaien informazioaren barne dago izen-ematea eta horretarako epea, azaroak 17, alegia.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences