Ibilbide literario-kulturala, Batxiler lehen mailako ikasleek: “Gabriel Aresti eta Bilbo”

Batxilergoko 1. mailako ikasleek ibilbide literario-kultural bat egin dute Bilbon, Gabriel Aresti poetaren bizitza eta obran Bilbok dituen leku esanguratsuekin lotuz. Jarduera “Gabriel Aresti eta Bilbo” proiektuaren baitakoa da, eta helburu du euskal literatura hiritik bertatik ikastea, identitatearen eta memoriaren ikuspegitik. Proiektuak Arestiren ahotsa eta testuak aztertzea proposatzen du, Bilboko espazioekin konektatuta. Horren bidez, ikasleek testuinguru soziokulturala ulertzen dute, eta euskararen presentzia eta balioa egunerokoan ikusarazten dituzte.

Ikasleak 3-4ko taldetan antolatuta, talde bakoitzak, gelan aurretik landutako azalpen historiko-literarioa eskaini du eta “oparia” deitutako jarduera labur bat (errezitaldia, dramatizazioa, dinamika parte-hartzailea…) egin du, ikusleak inplikatzeko eta ikastea sendotzeko

Ibilbideak Arestiren biografia eta Bilboko historia gurutzatzen dituzten lekuak bildu ditu: Pío Baroja plaza (Barroeta Aldamar), Albiako lorategiak, Ibaigane, Arte Ederren Museoa/Plaza Euskadi, Doña Casilda parkea, Itsas Museoa, La Concordia kafetegia, Euskaltzaindia, Esperantza kalea eta Udaletxea, besteak beste. 

Proiektuak lau dimentsio uztartu ditu:

  1. Edukien ezagutza (Aresti + Bilbo)
  2. Ahozko adierazpena eta aurkezpena irteeran
  3. Sormena eta berrikuntza (oparia eta baliabideak)
  4. Talde-lana eta lankidetza.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences