II. HEZI ETA BIZI topaketa: Haur Hezkuntzako Orientabide saioak

Haur Hezkuntzako hazkuntza erronkei hoberen erantzuteko eta familiak orientatu eta esperientziak trukatzeko gunea da “Hezi eta Bizi” topaketa, bigarren urtez burutzen duguna.

Azaroaren 22an, larunbata, 10:00etatik 13:30era, Haur Hezkuntzako familiak batu nahi ditugu topaketa batean, ondoko gaiak jorratzeko:

  • Hazkuntza eta hezkuntza.
  • Hazkuntza, hezkuntza eta hizkuntza.
  • Euskararen erabilera Ikastolan, kultura eta aisia.

Tailerrak eta zaintza: topaketa burutu bitartean, 3-7 urte bitarteko ikasleentzat tailerrak eta zaintza zerbitzua antolatu ditugu, familiek izena ematerakoan adierazi behar dutena.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences