Ikerketa Faktoria: EHUko ikerlarien hitzaldia DBH 3-4 eta Batxiler 2n
DBHko 3. eta 4. mailako “Ikerketa faktoria” jakintzagaiko ikasleek jarduera berezi bat izan zuten otsailean EHUko ikerlarien eskutik: Gorka García Casado eta Josu Bizente Martin bertaratu ziren Larruazaleko Mikrobiota Eguzkipean” gaia jorratuz. Hitzaldi honetan Batxiler 2. mailako Biologia ikasleak ere izan ziren.
Ikerkuntza zertan datza kasu errealetan ikustea ezinbestekoa da ikasleen ikerlari-bokazioak sustatzeko. Gorka eta Josu Biologia Ebolutibo eta Giza Osasuneko Ikerketa Taldeko kideak dira eta bertatik-bertara azaldu zieten etorkizuneko ikerlariei eguzki-erradiazioek larruazaleko mikrobiotan eta giza-osasunean duten eragina.
Eskerrik asko!





