Imanol Ibarrondo izan dugu KUKULUMENDI hitzaldi saioan

Apirilaren 28an Imanol Ibarrondo bertaratu zaigu KUKULUMENDI – Pertsonen Talentua garatuz hitzaldi saioetan parte hartzeko, ikasturteko azken saioa izan den honetan.

Batxiler 1. mailako ikasleekin izan da, ordu eta erdiko hitzaldi tinkoa emanez eta amaieran ikasleen galderei erantzunez, Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo eta Jon Xabier Ezpeleta Fernandez ikasleen gidaritzapean. “Estoicismo en tiempos turbulentos” titulupean, bizitzan zehar gertatzen zaizkigunak nola interpretatu eta bizi azaldu du: “Tenéis que aprender a interpretar con sabiduría lo que os pasa en la vida”. Gertaerok gure pentsamenduarekin interpretatzen ditugu, eta horiek sortaraziko dizkiguten emozioek gure egunerokoa definituko dute, finean, gure karakterra.

Imanol Ibarrondo (1967) futbolari profesionala izan zen 12 urtez, eta, ondoren, enpresa munduan aritu izan zen 10 urtez aisialdi digitalean. 2005ean INCOADE (Kirol Coachingeko Institutua) sortu zenetik, kirolari, entrenatzaile eta talde eta selekzioen coach gisa lan egiten du, baita coaching-trebetasunetan, lidergoan eta taldeen eraikuntzan trebatzaile gisa ere. Egun, Errealeko lehen taldeko staff-teknikoko kidea da, Emozio-egituran.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.