JakinMin programan parte hartu izanagatik aitorpena hartu dute ikasleek Foru Aldundiko egoitzan

Ikasturte honetan JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen duen JakinMina programan parte hartu duten ikasleek aitorpen agiri ofiziala hartu dute.

Ikasleak Bizkaiako Foru Aldundiaren egoitzara hurbildu dira, Asier Etxebarrieta DBHko arduradunak lagundurik, eta Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak eman dizkie agirok.

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira.

Zorionak konpromiso hartu eta egindako lanagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences