Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu hizlari KUKULUMENDI saioan

Otsailaren 23an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saioa berri batean Batxilerreko lehen mailako ikasleekin, Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu “Ekintzailetza”ri buruz, Laura Castellanos, Paule Fano, Ibai Irusta eta Ekaitz Presa ikasleen gidaritzapean.

Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu dute biek eta Jonek plazaratu duenez “gazteen artean erosotasuna dago. Eta hori aldatu beharra dago, gazteak mugitu behar dira. Anbiziorik gabeko gizarte batean gaude”.

Enekok azpimarratu dudenez, “zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Aurrera egiteko ekintzaileak ere behar dira, enpresariak. Eta zer edo zer txarto irteten denean, horretatik ikasi eta aurrera egin behar da”.

Eskerrik asko Jon Uriarte eta Eneko Knörr, urrenez-urren Lauroko ikasle-ohi eta guraso, zuen konpromiso guztien artean gurera hurbiltzeko astia topatzeagatik, beste behin, eta zuen ezagutza gure ikasleekin partekatzeagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences