Junior IT24ko irabazleei, zorionak!

Urriaren 3an eta 4ean, Junior IT24 ekitaldiaren 7. edizioa burutu da Lauro Ikastolan Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren eskutik. DBH 1, 2 eta 3ko 58 ikaslek hartu zuten parte, 24 orduz lantaldeetan batu eta zortzi enpresek proposatutako erronka teknologikoei erantzuteko, osasunaren, kirolaren, gizartearen, industriaren eta gobernuaren kudeaketaren arloekin lotuta.

Ostiralean 17:00etan hasi eta larunbatean, 24 ordu igarota, aurkezpenak egin zituzten taldeok eta epaimahai batek hiru sarituak erabaki zituen.

Zorionak denoi egindako lanagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences