Kantuz agurtu zuten ikasturtea Lehen Hezkuntzako ikasleek

Ekainaren 21ean, ikasturteko azken eskola-egunean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Behekosoloa Kiroldegian batu ziren, giro bikainean ikasturteari agur esateko.

Ikasleen ikasturte amaierako aitorpen batzuk ere ere banatu ziren, hau da, Gela Berdea Saria eta Xake lehiaketa. Denok egin zuten dantza erromeri giroan eta azkenean, bat-batekotasun osoz, Itoizen “Lau teilatu” abestu zuten, indar guztiagaz.

Ondo pasa oporrak, disfrutatu, gozatu eta indarberritu!

Azken orduan, horrela agurtu zituzten Lehen Hezkuntza amaitu duten seigarren mailako ikasleak. Ez galdu amaiera!!!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences