Kirol jarduerak Gabonetako oporretan

Gabonetako oporretan ikasleak kirola egiten jarraitu dute.

Ostiraletako Behekosoloko ikastaroetako futbol hobekuntza taldeak Lezamara joan ziren, lagunarteko partida bat jokatzera. “Umeak” kategorikoek, Nesken Bizkaiko selezkoaren aurka jokatu zuten; eta “Gaztetxoak” taldea, Nesken Athletic gaztetxo taldearen kontra. Esperientzia izugarria izan zen Lezaman jokatzea eta maila horretako jokalarien kontra aritzea, saria da. Jarduera hau Borja Gomez futbol koordinatzaileari esker buruta da. Eskerrik asko!

Saskibaloian, mutil talde gazteenak, preminibasketekoak, txapelketa bat jokatu zuen Escolapiosen; eta gure Lauroko nesken Premini A taldea, bi taldetan antolatuta, UGP-PIN-era joan ziren jokatzera, zeinetan Bizkaiko 56 taldek parte hartu zuten. Talde bat final erdira heldu zen, “Omega”; eta bestea; “Alfa”, txapeldun geratu zen, finalean Gernikari irabaziz. Zorionak!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.