Bizkaiko txapeldunak: Lauro Ikastolako emakumezkoen futbolerako beste titulu bat!

Asteburu honetan beste arrakasta bat ospatu dugu Ikastolan. Gure nesken LAURO-D taldea Bizkaiko txapeldun izendatu da Umetxoen mailan.

Duela astebete Mungiaren aurka lortutako garaipenak lehen postua matematikoki ziurtatu zien eta larunbat honetan neskek etxean ospatu zuten, Gaztainazpin, lortutakoa.

Ekaitz Gorordo Ikastolako irakasleak zuzentzen duen taldeak 12 garaipen lortu ditu denboraldi honetan 12 partidatan, urte osoan egindako lan bikainaren emaitza. Orain, hazten jarraitzeko helburu berriak bilatuko dituzte eta, ordura arte, txapeldunen kopa altxatzen ikusi genituen une polita gogoratuko dute ziur.
Zorionak, neskak!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.