Leire Zeberio Feltrer ikaslea saritua “Urruzunotarrak gehituz” literatur lehiaketan

Leire Zeberio Feltrer Batxiler 2. mailako ikaslea, aurtengo “Urruzunotarrok gehituz” literatura-saridunen artean dago, Poesia A kategorian (Batxiler edo Erdi Mailako Heziketa) aurkeztu duen “Zalantzaren itsasoa” lanari esker. 

Saria lau eguneko egonaldia izango da Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean, saridun guztiak bilduko dituena, literatura-tailer eta ingurunea ezagutzeko txangoak eginez. Ondoren, sari- banaketa ekitaldia izango da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusian.

Zorionak, Leire!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.