Lezaman izan ziren gure Umetxo kategoriako jokalariak, Athletic-eko insalazioak bisitatzen

Beste esperientzia bat gure motxilan gordetzeko! Athletic Clubek aste honetan Lezama Danontzat proiektuaren beste edizio bat antolatu du, klubarekin hitzartutako taldeek instalazioak bisitatu ahal izateko, lehen taldeak non entrenatzen duen ikusteko eta Lezamako belarrean zenbait partidaz gozatzeko.

Lauro Ikastolako 14 neska-mutil bertaratu ziren otsailaren 7an, Ikastolako talde benjaminak ordezkatuz. Bisita zirraragarria izateaz gain, Athleticeko behe-mailetako jokalari batzuekin hitz egin ahal izan zuten eta Lezamako entrenamendu zelaietan euren lan-ona erakutsi txapelketa txiki batean.

Zalantzarik gabe, esperientzia paregabea izan zen neska-mutil horientzat, luzaroan gogoratuko dutena eta kirol honekiko grina areagotu besterik egingo ez duena.

https://twitter.com/LauroKirolak/status/1623675442078031873

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.