Milan-eko Zientzia Azokatik etorri berri dira Batxilerreko ikerlariak

Martxoaren 16etik 18ra bitartean Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu dute Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta.

Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta Italiako azoka honetan parte hartzeko saria hartu zuten.

Nahiz eta talde gehienak italiarrak izan, Turkia, Tunisia, Belgika, Mexiko, Brasilgo… taldeak ere beraiek bezala bertan parte hartzera gonbidatuak izan dira.

Esperientzia oso aberasgarria izan da beraientzat. Gainera, aitorpen bat ere hartu dute, zilarrezko aipamen bat euren arloan.

Zorionak egindako lan bikainagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.