Musikaz gozatzen Haur Hezkuntzan: Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertua izan dugu Haur Hezkuntzan eta maila guztietako ikasleek musikaz gozatu ahal izan dute.

Auditorium-era abiatu dira goizez, txandaka, eta musikariek, ikastolako ikasle-ohi eta guraso, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnak, kontzertu bikaina eskaini diete Gabon kantak interpretatuz, bestelako musika piezekin batera. Ikasleak abestera ere animatu dira!

Eskerrik asko, eta gora musika!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.