Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertso Txapelduna eta Euskal Herriko finalista izan dugu Ikastolan

Urtarrilaren 17an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz, aurreko ikasturtean bezalaxe.

Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta Finalista 2022ko Euskal Herrikoan, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Matxalen Aspuru Iñarritu, Amaia Goiriena Zugazaga, Kemen Nebreda Gonzalez eta Urko Astorkitza Fernandez aurkezleen eskutik. Eurek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan izan da: bertsoa nola sortu, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak komentatu, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa, gaiak prestatzeko egin beharreko lana, argitaratutako eleberria eta beste, tratatu dituzte.

Eskerrik asko Nerea, berriz ere. Plazera izan da zure ezagutza partekatzea eta zure lan onaz gozatzea!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.