Berrien artxiboa

Futboleko Kadete A taldea, lehen mailan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 apirila, 2025
Kadete Ako mutilek, Peru Zulueta eta Iker Ramosek zuzendurik, garaipena lortu zuten joan den asteburuan Astrabuduko San Lorentzoren aurka jokatutako partidan. Oraindik txapelketako bost jardunaldi falta direnean, taldeak matematikoki lortu du lehen postua. Beraz, datorren denboraldian lehen mailan lehiatuko dira! Zorionak mutilak egindako lanagatik!
Sakondu

Auto elektrikoen lasterketa Zornotzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 martxoa, 2025
Martxoaren 23an, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Zornotzan, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin, beste ikastetxeetako 20 talderekin. Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta emozioz, urduritasunez eta jakin-min handiz hasi zuten eguna, jakin gabe zer espero zezaketen lasterketa batean. Ikasleak primeran aritu ziren: antolaketa, autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna ...
Sakondu

EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 martxoa, 2025
Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 otsaila, 2025
Bazkideen 82ko quorum-arekin, bertaratutako 56 bazkide eta ordezkatutako 26, Batzar Nagusia hirugarren deialdia hasi eta Kudeaketa, Urteko Kontuak eta 2026-2027rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen.
Sakondu

42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira IKT ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 otsaila, 2025
Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak jakintzagaiko ikasleak 42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen “Adimen Artifizialaren hastapenei buruzko tailer teknologikoa” tailerrean parte hartzera.   Bisitari hasiera emateko, 42 Urduliz Bizkaia zer den eta beraien lan egiteko modua azaldu dute, hau da, gaitasun teknikoen ...
Sakondu

Filosofia Olinpiada irabazi du Garazi Ibasetak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 otsaila, 2025
Garazi Ibaseta Azkorra 2. mailako ikasleak Euskadiko VII. Filosofia Olinpiada irabazi du, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Otsailaren 21ean izan da sari banaketa, Gasteizen, eta Iñigo Martinez irakaslea eta olinpiadan parte hartu duten beste zazpi ikaskidek lagundurik bertaratu da Garazi. Estatu mailako finalean izango da Garazi, Mallorcan, martxoaren 28-29 bitartean. Zorionak Garazi! Aurretik argitaratutako berria ...
Sakondu

“Familia Enpresa Ikasgeletan” programan parte hartzen dugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2025
AEFAMEK  (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia Enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko ikasleek Mungiako Arteche enpresa bisitatu dute otsailaren 19an. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan. Irteeeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute Alex Arteche, enpresako zuzendaria, Lauro Ikastolako guraso ...
Sakondu

Disfrutatu Aste Santuko oporrak gurekin!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2025
Behekosoloa Kiroldegiak Aste Santuko oporraldirako jarduerak eskainiko ditu, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere. Eskaintza zabala da 3-16 urte bitarteko neska-mutilentzat: euskera indartu; futbol, saskibaloia edo urpoloa hobetu. Guztiontzat instalazio zabalak, naturan eta kanpoaldean disfrutatzeko! SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue eskaintza osoa. Izen ematea: eskaintza dokumentuan azaltzen denez, Lauroko bazkideek Alexia ...
Sakondu

Ekintzailetza: Jon Uriarte eta Eneko Knorr batxilerreko ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 otsaila, 2025
Otsailaren 18an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. Ez dute euren hitzordura huts egin, beste urte batez, Jon Uriarte eta Eneko Knörrek, eta bada seigarrena! “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Oihan Encinas, June Macareno, Yeray Fernandez de Ochoa eta Nahia Madrazo ikasleen gidatu duten saioan. Jonek ...
Sakondu

Emakume Zientzialarien astea izan dugu Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2025
Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan dela aitzakia, aste osoan zehar gaiari lotutako jarduerak izan ziren Lehen Hezkuntzan, DBH eta Batxilerrean. Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetan material berezia landu dute; 3. mailan Science Workshop jakintzagaian bereziki landu da gai hau; eta hirugarren zikloan, 6. mailako neska ikasle talde batzuk aurkezpenak egingo dituzte  geletan. ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.