Berrien artxiboa

DBHko matrikula: beste bisita bat antolatu dugu urtarrilerako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 urtarrila, 2025
Ate irekietako jardunaldiak antolatzen ditugu DBH eta Batxiler etapak ezagutzeko, zeinetara ikaslearekin batera etor zaitezketen. Abenduan bat egin genuen eta beste bat antolatu dugu urtarrilaren 28rako. Bi orduko saioa batean matrikula prozesua, Bigarren Hezkuntzako Lauro Ikastolako Proiektua eta arlo berezi batzuk hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte gure ikasleen eskutik, zuzenean. Eguna eta ordutegia zehaztu dugu, ...
Sakondu

Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi izan ditugu bertsotan Batxiler 1eko ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 urtarrila, 2025
Urtarrilaren 14ean Nerea Ibarzabal Salegi eta Uxue Alberdi Estibaritz izan ditugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz. Nerea eta Uxue ia bi orduz aritu izan dira ikasleen galderei erantzunez eta, nola ez, bertsotan, hainbat ariketen bitartez euren egiteko bikaina erakutsiz. Ikasleek gidatutako saioan, bertsoa nola sortu, munduan ...
Sakondu

Sukaldeko auditoretzaren emaitza: “Aldekoa, goiko mailakoa”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 urtarrila, 2025
Abenduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko aldizkako ikuskaritza izan genuen Ikastolako Sukaldeko instalazioetan. Ikuskaria bertaratu eta Sukalde eta Zerbitzuetako arduradunekin elkartu zen gure instalazioak eta prozedurak aztertzeko. Urtarrilean helarazi digute dagokion txosten teknikoa eta balorazioa “ALDEKOA, GOIKO MAILAKOA” izan da. Auditoriaren laburpen bezala, ondokoa adierazi digute: “Nabarmentzekoa da lantalde arduradun osoaren konpromiso handia, bai eta inplikatutako ...
Sakondu

Aerotermia instalazioak DBH, Batxiler eta Kiroldegian; eta fotovoltaikoa, eraikin guztietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2024
DBH, Batxiler eta Kiroldegiko eraikinetan burututako aerotermia instalazioak martxan daude dagoeneko. Energia-sorgailuak instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz. Jarduera honek Ikastolako aerotermia-sistema globala osatzen du, Haur eta Lehen Hezkuntzan daudenak osatuz. Instalazioak eraikin bakoitzeko ezaugarriekin integratu nahi izan dira material egoki eta ...
Sakondu

Irakatsiz, ikasten dugu: ikasleak, informazio-transmisore askotariko aurkezpenak eginez

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2024
Azaroan eta abenduan, 3 urteko mailan seme-alabak Ikastolan matrikulatu nahi dituzten familien bisitak egin dira Ikastolan. Horietan, Zuzendaritza Taldearekin batera, Batxilergoko eta DBHko 17 ikaslek parte hartu dute: beren egitekoa izan da batetik, familiei euren ibilbide akademikoen alderdi desberdinak kontatzea, gure Hezkuntza Proiektuaren ordezkari gisa; eta bestetik, 2030 Agenda Planaren atal batzuk azaltzea, energia berriztagarrien ...
Sakondu

Batxilerreko ikasleek Futbol Txapelketa antolatu dute jolastorduetarako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 abendua, 2024
Batxiler 2. mailako Ibon Gangoiti, Aitzol Ranilla, Telmo Ausin eta Markel Cabo ikasleek Futbol Txapelketa bat antolatu dute jolastorduetarako. Abenduan Euskararen Egunean antolatutakoaren arrakasta ikusirik, ikasleek beste deialdi bat egitea erabaki dute. Ikaskideei, gelaz-gela azalpena eman diete, izena eman dezaten eta abenduan zehar ospatuko zela aurreikusi zuten. Antolaketa bikaina egin dute, faseak eta sailkapenak era ...
Sakondu

BEHEKOSOLOA KIROLDEGIKO KAFETEGIKO ALOKAIRUA

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 abendua, 2024
Behekosoloa Kiroldegiak kafetegia alokairuan jartzen du, Loiuko Goitiko Antsobiaga kalean (instalazioak Lauro Ikastolan daude, 1.900tik gora ikasle eta 1.230 bazkide dituena). Lokalak ondoko ezaugarriak ditu. Proposamenak aurkezteko azken eguna, urtarrilak 19a izango da. Bidali eskaintza ondoko helbidera: behekosoloaxxi@lauro.eus. Ondokoak dira proposamenak aurkezteko baldintzak:
Sakondu

Orientabide profesionala: gurasoen parte-hartzea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 abendua, 2024
Abenduaren 5ean Ikastolako guraso boluntarioak Batxiler 2. mailako ikasleekin izan dira euren ikasketa eta bereziki ibilbide profesionalak azaltzen. Aurtengo Batxilerreko Orientabide Planean parte hartu izan duten gursoak dira: Eskerrik asko!!!
Sakondu

EiTB Maratoia: Haur Hezkuntzaren parte hartzea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 abendua, 2024
Urtero bezala, EiTB Maratoian parte hartuko dugu eta hemen aurkezten dizuegu Haur Hezkuntzan grabatutako bideoa “Eskutitza” abestiaren bertsioa eginez. Abenduaren 12an izango da elkartasun jardunaldi handia eta edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarri du arreta EITB Maratoiak, Entzun bihotzari lelopean eta “Hemendik At” taldearen Eskutitza abestiak lagunduta. Disfrutatu bideoaren ikustaldiarekin eta dohaintzarik egin nahi izatekotan hemen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.