Berrien artxiboa

Zein errugbi egun polita!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2021
Lauroko jokalariak Bizkaiko ehun neska-mutil baino gehiagorekin aritu ziren Ikastolako Gaztaiñazpi zelaian, abenduaren 18an. Errugbiaz gozatu ahal izan genuen Universitario Bilbaoren eskutik, goizean zehar partida ezberdinetan lehiatu ziren Lauro-UNIR taldeekin. Jardunaldi arrakastatsua izan zen, neska-mutil asko ibili baitziren kirol honetan lehen urratsak ematen, eta ondoren, taldekide eta aurkari guztiek, hirugarren denbora bikaina partekatu zuten Behekosoloako ...
Sakondu

Orientazio profesionala: “Industria Erronka” proiektuan hartuko dugu parte FVEMen eskutik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2021
Abenduaren 21ean Batxiler Teknologikoko 1. eta 2. mailetako ikasleek, MANUFACTURAS ELÉCTRICAS S.A.U. – MESA enpresako bisita jaso dute Industria Erronka proiektuaren barruan. Lauro Ikastolak Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolaturiko programa honetan parte hartuko du, ikasleei prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko, eta Bizkaiko industria ezagutzeko. Finean, STEAM bokazioak sustatzeko. Ikasleei Bizkaian ...
Sakondu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finalean DBH 4ko Euskal LaboraTegiko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 abendua, 2021
Larunbatean, abenduak 18, DBHko 4. mailako ikasle batzuek, irakasleek lagunduta, aukera izan zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala bertatik bertara jarraitzeko. Azken hilabetean Euskal LaboraTegiko ikasleek bertsolaritza munduan murgildu eta gero, finalaren zirrara sentitzeko aukera izan zuten. Finalean zortzi bertsolari lehiatu ziren eta, buruz burukora, Nerea Ibarzabal Salegi eta Jone Uria Albizuri iritsi ziren. Azkenean Nereak ...
Sakondu

Ikastolako Energia Berriztagarrien Plana eredugarri, beste ikastetxeentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 abendua, 2021
EEE-EVEko (Energiaren Euskal Erakundea) arduradunak Ikastolan izan dira gure Energia Berriztagarriak txertatzeko Plana ezagutzeko, erakunde honek ikastetxeentzat egin nahi duen Plan baten eredu eta oinarri bezala. Haur Hezkuntzako eraikinean aurten burutu diren eraberritze lanak baliatuz, energia jasangarriak erabiltzeko instalazioak egin ditugu eraikinean, eta etorkizunean martxan jartzeko beste batzuk ere dagoeneko aurreikusita daude. Batetik, aeroterminako instalazioa ...
Sakondu

Musikaz gozatzen Haur Hezkuntzan: Gabonetako kontzertua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 abendua, 2021
Gabonetako kontzertua izan dugu Haur Hezkuntzan eta maila guztietako ikasleek musikaz gozatu ahal izan dute. Auditorium-era abiatu dira goizez, txandaka, eta musikariek, ikastolako ikasle-ohi eta guraso, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnak, kontzertu bikaina eskaini diete Gabon kantak interpretatuz, bestelako musika piezekin batera. Ikasleak abestera ere animatu dira! Eskerrik asko, eta gora musika!
Sakondu

EiTB Maratoiarekin bat Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 abendua, 2021
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan bideoak osotu dituzte ikasleek ekarritako argazkiekin, aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: Alzheimer gaixotasuna dutenentzako elkartasuna sustatzeko eta ikerketak bultzatzeko. Ikusi bideoa, disfrutatu, eta “ez ditzagun bizipen hauek inoiz ahaztu”! EiTBko ekimenean parte hartu nahi baduzue IKUSI HEMEN
Sakondu

Eusko Legebiltzarrean, etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 abendua, 2021
Abenduaren 3an, Idoia Iruretagoiena Valle Ikastolako zuzendari-gerentea, Eusko Ikastola Batzaren (EIB) Presidentea den aldetik, Eusko Legebiltzarrean izan zen etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz EIBren ikuspuntua azalduz, erakunde honetan batzen diren Ikastolen ibilbide eta esperientziaren printzipio eta oinarri nagusienetatik, lege berriaren hausnarketan eta etorkizuneko hezkuntzan ekarpenak egiteko asmoz. EIB Elkarteak, egun, 11.000 ikasletik gora eta 1.000 pertsonek ...
Sakondu

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 abendua, 2021
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, euren ahotsa jarriz, bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: Alzheimer gaixotasuna dutenentzako elkartasuna sustatzeko eta ikerketak bultzatzeko. Ikusi bideoa, disfrutatu, eta ekimenean parte hartu nahi baduzue IKUSI HEMEN
Sakondu

Orientabide profesionaleko bi jarduera abenduan, 2. Batxilerrean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 abendua, 2021
Orientabide Planaren barruan burutzen ditugun ekitaldien artean, azaroaren 29 eta abenduaren 3aren bitartean orientazio profesionalari bideratutako bi jarduera burutu ditugu Batxiler 2. mailako ikasleekin: Azaroaren 30ean, “lan merkatuko informazioaren erabilera” arloa lantzeko, Iñigo Ochandiano izan genuen geure ikasleei merkatu laboralaren inguruko hitzaldia ematen. Campo & Ochandiano, giza baliabideen arloko aholkularitza konpania independientea da. Bereziki hautatze ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.