Berrien artxiboa

Nesken aurregaztetxoak A Miribillan jolastera gonbidatuta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 apirila, 2015
Martxoaren 28an, larunbata, Lauro Ikastolako nesken Aurregaztetxoak A saskibaloiko taldea Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket-en arteko partidako atsedenaldian jokatzera gonbidatu zuten. Horrezaz gain, mutilen Kadete taldeko lau jokalari Bilbao Basket-eko jokalariei erreboteak hartzen egon ziren beroketako ariketetan. Guztientzako esperentzia ikaragarria izan da eta, euren esanetan “oso laburra”. Miribillako jarduera honetan, Sito Alonsok, Bilbao Basket-eko entrenatzaileak, ...
Sakondu

KORRIKA 2015

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 martxoa, 2015
Berriro zirrara handia sentiaraztegatik, eskerrik asko guztioi!
Sakondu

Beñat Insunzak hiru sari lortu ditu Exporecerca Jove-n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 martxoa, 2015
Beñat Insunza Lauzirikak, Ikastolako ikasle-ohiak, hiru sari jaso ditu estatuko ikerketa gaztearen erakustoki den eta martxoaren 26tik 28ra Bartzelonan ospatu den XVI Exporecerca Jove-n. Euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza zeraman Beñatek Elhuyarrek Bilbon urtero ospatzen duen Zientzia Azokatik, Gaizka Olabarriarekin batera lotailu gurutzatuaren apurketa saihesteko egindako lan zientifiko-teknologikoarengatik. Sariak izan dira: Yale Science and Engineering Association ...
Sakondu

“Emakumeak literaturan” erakusketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 martxoa, 2015
“Emakumeak literaturan” erakusketak arrakasta handia izan du DBHko ikasleen artean eta asko izan dira liburuak maileguan eraman dituztenak. Denek sari txiki bat jaso dute parte hartzeagatik. Mila esker guztioi!!!
Sakondu

Kultura Txinatarrari buruzkio tailerrak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 martxoa, 2015
Eskolaz kanpoko “Txinoa eta ekialdeko kultura” taldeetako ikasleek bi tailer burutu dituzte otsailean, Txinako Urte Berria ospatzeko, otsailaren 19an izan zena, hain zuzen: Txinako paper-ebakia: paper mota hau, txineraz jianzhi (??), errotuko ohitura da txinatar kulturan. Gaur egun, herriko-arte modu hau bizirik dirau eta ospe handikoa bihurtu da. Txinako Sukaldaritza – Tailarineak: ohitura handia dago ...
Sakondu

“Memory Arte Jolasa”ren aurkezpena DBHn

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 martxoa, 2015
Bigarren ebaluaketan, DBH 2ko ikasleek jolas bat sortu dute, MEMORY ARTE JOLASA izenekoa, eta martxoaren lehen astean zehar aurkeztua izango da goizeko lehen jolastorduetan. Jolas honen bitartez, ebaluaketan zehar landutako artelanak berrikusteaz gain, jokalariaren memoria frogatuko da. Gehiago jakin nahi baduzue: IKUSI PLASTIKAKO BLOG-A.
Sakondu

Batzar Nagusiak asistentzia ona izan zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2015
Quorum-a 157 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean. Aipatzekoa da bertaratu zen bazkide kopurua: 111. Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpenaren igoera onetsi zituen. Batzarra amaitzerakoan, Viridiana Barbán-en hitzaldia izan zen prentsamendu trebetasunen inguruan, “Thinking based learning-TBL”, Ikastolan burutzen ari den berrikuntza metodologikoen oinarrietako bat.
Sakondu

Kooperatibaren Batzar Nagusia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 otsaila, 2015
Datorren otsailaren 18an, asteazkena, Kooperatibaren Batzar Nagusia izango da. Lehen zirkularrak, deialdia barne, posta elektronikoz bidali dizkiegu bazkideei eta webgunean ere eskuragarri daude: FAMILIAK – KOOPERATIBA – ZIRKULARRAK. BERRIKUNTZA: Ikasturte honetan, Batzar Nagusiaren bukaeran, adituen bi hitzaldi izango ditugu. Pertsona hauek Ikastolan burutzen ari garen aldaketa metodologikoan adituak dira, gure aholkulariak eta eta pertsonalaren formatzaileak: ...
Sakondu

Egin dugu Inauterietako sarreren zozketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 otsaila, 2015
Irtendako zenbakia 184 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 184tik 246ra. 1etik 149ra. Sarrerak prestatzen ari gara eta bihar osteguna entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar dugula.
Sakondu

El pastor de Larrabetzu que fascinó a Obama

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2015
Gaur DEIA egunkarian argitaratu denez, Dave Bieter, Boise-ko alkatea Obamarekin bidaiatu da Air Force One-ean eta tarte horretan bere euskal jatorriari buruz mintzatu zaio. Dave Bieter ingeleseko irakaslea izan zen Lauro Ikastolan 80. hamarkadan, eta Euskadira bidaiatu zen azken aldian, 2005. urtean Sabino Arana saria eskuratzeko, Laurora etorri zitzaigun bisitan, eta Batxilerreko ikasleei hitzaldia eman ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.