Beñat Insunzak hiru sari lortu ditu Exporecerca Jove-n

Beñat Insunza Lauzirikak, Ikastolako ikasle-ohiak, hiru sari jaso ditu estatuko ikerketa gaztearen erakustoki den eta martxoaren 26tik 28ra Bartzelonan ospatu den XVI Exporecerca Jove-n. Euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza zeraman Beñatek Elhuyarrek Bilbon urtero ospatzen duen Zientzia Azokatik, Gaizka Olabarriarekin batera lotailu gurutzatuaren apurketa saihesteko egindako lan zientifiko-teknologikoarengatik. Sariak izan dira:

  • Yale Science and Engineering Association Inc.-ek “lan baten aurkezpen bikainenari” eman dio errekonozimendua.
  • Ingenia Motion Control enpresaren saria.
  • Kataluniako azokaren Jordi Domenech sari berezia.

XVI Exporecerca Jove-k estatu osoko eta nazioarteko 116 ikerketa-proiektu eta proiektu teknologiko aurkeztu ditu eta aurkeztu diren lanen artean bigarren puntuaziorik handieneko lana izan da Beñatek aurkeztu duena, 9tik gorako batez besteko puntuazioarekin.

Josune Anasagasti eta Amaia Perez ikastolako irakasleek gidatu dituzte bi ikasle hauek eta “bereziki pozik” agertu dira biak emaitzarekin.

Beñat Brasilen jarraituko du urrian lan honen emaitzak zabaltzen, sari honen bidez Brasilgo Monstratec azokara joateko ateak ireki baitzaizkio.

Iturria: Elhuyar .


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.