Berrien artxiboa

Abisai de la Vega, finalista “Premio Boolino” lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 urria, 2019
DBH 1Cko ikaslea, Abisai de la Vega, finalista izan da “Boolino Relato Corto Juvenil 2019” Sarian, A kategorian (10-12 urte). Lengua-ko ikasgaian proposaturiko lehiaketan parte hartu zuen Abisaik, “Un día mi abuelo” kontakizun laburra aurkeztuz. Zorionak!  
Sakondu

Maialen Lujanbio izan dugu Batxilerrean aurtengo KUKULUMENDI saioak hasiz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 urria, 2019
Urriaren 22an Maialen Lujanbio Lauron izan dugu, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo lehen ekitaldian. Maialen ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Ainhoa Bergara, Jon Castro, Naroa Etxebarria eta Ander Pérez-Caballero aurkezle trebeek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa ...
Sakondu

Eskubaloia: ikasturteko lehen jarduera!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urria, 2019
Urriaren 19an Lauro Ikastolako eskubaloiko taldearen estrenaldia izan zen txapelketa batean, Askartzan ospatutako topaketan. Oso ondo aritu izan ziren eta giro ederrean. Partida Urdanetaren kontra izan zen eta jokalariek oso ondo pasatu zuten. Hurrengo asteburuan, ligako lehen partida, etxean izango dugu. Aupa Lauroko Eskubaloi taldea! ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

Inspira proiektua: hirugarren urtez martxan, Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 urria, 2019
Lehen Hezkuntzako Hezkidetza Planaren barruan, duela hiru urte INSPIRA proiektuan parte hartzen hasi ginen, ikastetxe aintzindaria izanik. Seigarren mailako ikasleek, neskek eta mutilek, programa honetan parte hartzen dute neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen lau mentoreak dira Arantxa Sanchez, Juncal ...
Sakondu

Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu behar dugu aurten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 urria, 2019
2015-2016 ikasturtean Lauro Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu zuen, jasangarritasunaren alde egiten diren ekintza guztien errekonozimendua jasoz. Ikasturte honetan ziurtagiria berriztatu behar dugu, ekintzen laburpena biltzen duen txostena egin eta Ingurugelako arduradunen auditoretza izango dugularik Ikastolan. Azken lau urte hauetan lanean jarraitu dugu jasangarritasunaren alde eginez esparru desberdinetan: kurrikulumean, instalazio eta ekipamenduetan, ikasleen parte hartzean, ...
Sakondu

Martxan daude Lehen Hezkuntzako FLL proiektuak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 urria, 2019
Aurreko ikasturtean bezala Lehen Hezkuntzan, goizeko jolastorduetan, Paul Urbanoren ardurapean eta Ane Omarren kolaborazioagaz, First Lego League-erako (FLL) proiektuak prestatzeko bi lan-talde sortu dira. Ikasle hauek goizetako jolastorduetan elkartzen dira 2 taldeetan, astelehen-astearteetan eta ostegun-ostiraletan, eta guztira 20 ikasle dira: 11 neska eta 9 mutil. Aurtengo FFL errokaren gaia “Hiri jasangarriak” izango da, eta dagoeneko ...
Sakondu

Mugikortasunaren Astea: Batxilerreko ikasleen Ikerketa Lanak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 urria, 2019
Mugikortasun Jasangarriaren astea dela eta, Batxilerreko ikasleek “Ikerketa Lana” ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adierazi ere. Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN ” order_by=”sortorder” ...
Sakondu

Zientziarekin solasean! Batxilerreko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 urria, 2019
(Argazkian, Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin) Urriaren 4ean, ostirala, Batxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan diren “Top@dipc-Zientziarekin solasean!” Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren. Saio ...
Sakondu

“Kalitatea topera” programan DBH 2ko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 urria, 2019
Aurten ere, DBH2 ko ikasle guztiekin Kalitatea Topera programako irteera egiteko aukera izan dugu. “IKUSI PROGRAMA”  Programa hau HAZIk garatzen du, Landa, Itsaertz eta Elikagaien Sustapenerako fundazioak, kalitatezko produktuak merkaturatzeko baserritarrek egiten duten lana erakusteko. Horretarako ikasleek landa-ingurunea in situ ezagutu dezatela sustatzen du, bai eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia ikustea ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.