Berrien artxiboa

Amalur proiektua, abesti berrien CDarekin osotua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 martxoa, 2018
Duela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, gure neurrira egindako materiala osotzea erabaki zen Amalur proiektua sortuz, Ikastolako proiektu propioa eta ikasleen beharrizanak kontuan izanik. Irakasleok elkarrekin egindako hausnarketa honetan, ondoko beharrizanak definitu ziren: metodologia indartu, gai egokiak aukeratu, euskal kultura txertatu, hezkidetza ...
Sakondu

Kontseilu Errektoreko karguen izendapena egin da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 martxoa, 2018
Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, lehen batzarra egin da eta kargoak izendatu dira, hauexek izanik: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Agirre Diruzaina: Anton Arriola Idazkaria: Begoña de Ibarra Bokalak: Jon Asua, Jon Egia, Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Isusko Oribe, Natalia Ruiz, Ziortza Sulibarria, Iñigo Zorriketa.
Sakondu

M8 egunero da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 martxoa, 2018
Neska eta mutilen arteko berdintasuna lortzeko egunero egiten dugu lan, hezkuntza eta familia baitira gizartea aldatzeko lehen pausoa.      
Sakondu

M8, egunero da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2018
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta ...
Sakondu

Artikulu berriak eta aipuak dantzan Lauroko aldizkari filosofiko digitalean!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 otsaila, 2018
Abenduan iragarri genizuenez, Ikastolako Batxilerreko filosofiako ikasleek aldizkari filosofiko digitala sortu dute. Kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea duzue hau. Ikasleak animatuz joan dira eta artikulu gehiago gehitu: heldutasuna, zoriontasuna, adierezpen askatasuna… Esnatu eta ez galdu pentsalari gazteen hitz interesgarriak!!  Aldizkaria ikusteko KLIKATU
Sakondu

2018ko Batzar Nagusia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2018
Bazkideen 322ko quorum-arekin, etorritako 119 bazkide eta ordezkatutako 203, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Begoña de Ibarra Zuazo, Isusko oribe Bastero, Jon Egia Laka, Jon Asua Aberasturi, Natalia Ruiz Gómez eta Alaitz Landaluze Solaun. Eta ordezko kideak, Juan ...
Sakondu

Zein ondo pasatu genuen bideoa grabatzen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2018
Athletic animatzeko Ikastolan grabatu zen bideoa sareetan zabaldu zen, baina guk edizio txiki bat egin dugu grabaketaren “making of”arekin. Zein ondo pasatu zuten Haur Hezkuntza eta Eskola Kiroleko ikasleek! Manolo Delgadok bideoak agertzen diren Athletic-en bandera batzuk eman zizkigun eta gaur Haur Hezkuntzako ikasleen artean batzuk zozketatu ditugu. Zorionak sarituei!: Oihane, Urtzi, Oier, Uxue eta ...
Sakondu

DBH 4ko ikasleek Loraldian parte hartuko dute, kantuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2018
DBHko 4. Mailako ikasleek 7 kantu, 7 kontu, 7 konexio Euskal musikagintzaren transmisioaz izeneko ikuskizuna plazaratuko dute Azkuna Zentroko auditoriumean datorren martxoaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 20:30ean Loraldiaren programaren barruan. Loraldia Bilbon Euskal kultura garaikidea lau haizetara zabaltzeko sortutako egitasmoa da, eta proiektuaren inspirazio iturria Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator. Hiru astez 30 ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.