Berrien artxiboa

Ashley Rowe, Zientzietako irakaslea, txapeldun Showbie app-n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 iraila, 2017
Showbie irakasle eta ikasleek iPad bidez erabiltzan duren aplikazioa da 1:1 lana burutzeko: aplikazio honen bitartez ikasle eta irakasleek birtualki konpartitzen dituzte dokumentu eta lanak, papera erabili gabe. 2015 urtetik, plataforma honek bere erabileran bikainak diren irakasleak aukeratzen ditu, Mundu osoan zehar, eta errekonozimendu internazionala da. Lauro Ikastolako Bigarren Hezkuntzako Zientzia mintegiburua den Dr. Ashley Rowe ...
Sakondu

Badago Ikastolan 54. belaunaldia!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 iraila, 2017
Gaur asteartea, 3 urteko ikasle guztien lehen eskola eguna da. Goizeko sarrerako argazkiak jarri ditugu Galerietan, eta eguerdirako, bazkal ordukoak gehitu ditugu. ONGI ETORRI!
Sakondu

Hasi gara!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 iraila, 2017
Gaur hasi dira eskolak maila guztietan, 3 urtekoetan izan ezik. Argazki galeriak egin ditugu etapa aldatu dutenentzat: Lehen Hezkuntzako 1. maila eta DBHko 1. maila: FAMILIAS – ARGAZKI GALERIAK.
Sakondu

Ikasturte amaiera eta udako informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 uztaila, 2017
Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 17/18 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK. Chromebook eta Ipad kontratuak: zirkularretan azaltzen denez, aurten gailu hauek ...
Sakondu

Uda gozatu, irakurketa sustatu! Liburutegiko gomendioak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 ekaina, 2017
Ikastolako Liburutegian irakurketa gomendioak batzen dituen txosten bat prestatu dugu, 3 urtetik gorakoentzat. Eta webgunean, ingeleseko mintegiko irakurgaiak ere gehitu ditugu. Animatu zaitezte eta irakurri udan! KLIKATU HEMEN Liburutegiko webgunean sartzeko.
Sakondu

Arte, Sukaldaritza, Sorosle, programazioa-Digipen,… ekaineko jarduera eta tailer bereziak amaitu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 ekaina, 2017
Ekainaren 21ean amaitu dira DBH eta Batxilerren burutu diren jarduera eta tailer bereziak jakintzagai guztiak gainditu dituzten ikasleentzat. “Argazki galeriak” atalean egindako guztia ikus dezakezue. Ekaineko egun berezietako proiektua: egun hauetarako, Ikastolak esfortzu berezia egiten du bosgarren ikasturtez, bai antolakuntza aldetik zein ekonomikoki, bai ez-ohiko azterketak egin behar dituzten ikasleak zein ikasturtea gainditu dituztenak era ...
Sakondu

Euskal Egun Kulturala Lehen Hezkuntzan, azken klase egunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2017
Ekainaren 20an, Lehen Hezkuntzako azken eskola-egunean, ikasturteko hirugarren Euskal Egun Kulturala ospatu zen. Hainbat jarduera burutu ziren eta horren lekuko, “Argazki galeriak” atalean jarritako argakiak: Play-back eta koreografiak, bertso finalak, ipuin kontaketa, “Marrubi jaia”, erromeria, lehen zikloko ikasleek euskal jolasak burutu ikaskide nagusiagoentzat, euskal abestien karaokea, ETA GEHIAGO!    
Sakondu

Paul eta Gorka Aurrek Lehen Hezkuntzako ikasleei azaldu diete euren proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2017
Lehen Hezkuntzan “Euskara eta euskal-komunitatea” proiektua garatzen dugu, zeinetan Ikastolako gurasoek parte hartzen duten euren lanbide zein afizioak ikasleei azaltzen. Oraingo honetan, bi ikasle-ohi bertarau zaizkigu, Paul eta Gorka Aurre, euren proiektua 5. eta 6. mailetan azaltzera. Paul eta Gorkak Gurutz Gorriko txalupentzako motor berri bat asmatu eta patentatu dute eta Ikastolako irakasleen esanetan, hitzaldi ...
Sakondu

Sarituak “7 Baietz” lehiaketan parte hartu duten ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 ekaina, 2017
“7 Baietz” lehiaketa urtero antolatzen da DBHko Liburutegian eta aurtengo irabazleek badute dagoeneko euren saria: Olatz Aldonza Alazne Martinez de Bedoya Paula Asensio Ainhoa Solbiati Nerea Larrazabal Ane Aurre Iker Martinez Alvarez Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi! Hartu indarrak udan eta anima zaitezte parte hartzera datorren urtean: lehiaketaren edukia ikusteko KLIKATU HEMEN.
Sakondu

Hautaproba: ikastolaren ibilbideko notarik altuenak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 ekaina, 2017
Ohiko deialdira aurkeztu diren bigarren Batxilerreko ikasle guztiek gainditu dute Hautaprobako azterketa. ZORIONAK! Bai ikasleen espediente nota zein Hautafrogakoa, Ikastolako historiako altuenak izan dira: 8,01 eta 7,96 hurrenez hurren. Beraz, Unibertsitatera sartzeko nota ere, ibilbideko altuena izan da: 7,99. Azterketako txartela eta espedientea batzeko ordutegia, Batxilerreko eraikinean: Ekainak 15: 14:00etatik 16:00etara. Ekainaren 16tik uztailaren 14ra: ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.