Berrien artxiboa

Lauro Ikastolak badu futbol taldea Lurraldeko kategorian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 urria, 2023
Duela urte batzuk saskibaloi eta urpolo kiroletan kategoria nagusietako taldeak sortu ziren bezalaxe, aurten futboleko taldea osotu da, Lurralde kategorian, ikasle-ohi talde baten ekimenez. Taldeak urriaren 7an izango du bere lehen partida eta debut honetara etor zaitezten animatu nahi zaitugu, lehen aldiz baidauka Ikastolak futbol talde bat kategoria honetan. Animatu eta etorri!
Sakondu

Passion for Knowledge: Batxilerreko zortzi ikaslek hartu dute parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 urria, 2023
Urriaren 3an 2. Batxilergoko zortzi ikaslek Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako batean parte hartu dute: Aixa Arregi, Gaizka Bermejo, Aritz Iradier, Ander Puentes, Iñigo Zeberio, Paule Fano, Itsaso Mendia eta Naroa Unzilla EHU-UPVko Bilbao Aretoan izan dira top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketan, ezagutza eta jakinminaren jaialdian. Bertan Donna Strickland eta George Smoot Fisikako Nobel ...
Sakondu

Xabier Egaña pintore eta humanista, Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona 2023 sarirako hautagaia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 iraila, 2023
Xabier Egaña Albizu pintore eta humanista getxoztarrak (1943) hainbat lan burutu izan ditu Lauro Ikastolan 2000-2004 urte bitarteetan. Bere proiekzio artistiko, humanistiko, pedagogiko, kultural eta sozialagatik “ArtEgaña” kultur elkarteak bere hautagaitza aurkeztu du eta bat egitera animatzen zaituztegu. Hautagitza honetan Lauro Ikastolan egindako lanak ere aipatzen dira. https://www.eusko-ikaskuntza.eus/files/galeria/files/lekuona/2023/Egana_Xabier.pdf EMAN BOTOA Eusko Ikaskuntza webgunean: KLIKATU HEMEN.Epea: ...
Sakondu

Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 iraila, 2023
2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu du. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez. Ikastolako azken estrategia-planan txertatu genuen 2030 Agenda-planaren Garapen Jasangarrirako ...
Sakondu

Aipamen berezia DBH 3ko ikasleek Galiziako Zientzia Azokan, Cambren

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 iraila, 2023
Ekainean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak eta DBH 1-2ko saria gure ikasleek lortu zuten Cambreko Azokarako gonbitea lortuz: irailaren 15etik 17ra bitartean VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka izan dira, Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatukoan. DBH 3ko Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez eta ...
Sakondu

Lehen eguna!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 iraila, 2023
Duela 50 urteko ilusio berberarekin hasi dugu ikasturtea: Lauro Ikastola 1973 – 2023. Gure jakintza – Gure askatasuna
Sakondu

Ikastaroetako izen-ematea, irailaren 10era arte!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 iraila, 2023
Udan iragarri genuenez, izen-emate epea zabalik dago uztailaren 11tik irailaren 10era arte. Gainontzeko epeak dira: Izen-emate prozedura: Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela, jakinaraziko diren epeetan. Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai esteka honetan: KLIKATU HEMEN.
Sakondu

Ikasturte berriko informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 uztaila, 2023
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 23/24” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Ordainagiriari buruzko informazioa, ohi denez, webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK:
Sakondu

Behekosoloko ikastaroak: izen-ematea uztailaren 11tik irailaren 10era

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 uztaila, 2023
Prest dago 23/24rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri. Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 11tik irailaren 10era arte. Gainontzeko epeak dira: Izen-emate prozedura: Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela, jakinaraziko diren epeetan. Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai esteka ...
Sakondu

Lauro 2030 Agendaren mezua 2023ko ekainean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 ekaina, 2023
Gure 2030 Agenda-planan zehaztutako helburuak eta ekimenak aurrera eramateko adierazitako interesagatik eta egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako familiei, irakasleei, 2030 Agendako talde gidariari, zerbitzuetako langileei, gure aliantzei, eta batez ere, gure ikasleei. Aipatzekoa da 2030 Agendaren helburuak lortzeko Manu Cobok, Jon Otaolak eta sukaldeko langile guztiek, Aizea Garcíak, Martín Sáenz de Urturik, 2030 ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.