Planetaren ordua, etxean: Itzali argia, dena ondo joango da!

“Planetaren ordua” WWF erakundeak sustatzen duen ekitaldi globala da, urtero martxoan ospatzen dena. Ekintza sinboliko honen bitartez larunbatean, martxoak 28, 20:30etik 21:30era argi eta tresna elektriko guztiak itzaltzen dira, hurrengo leloari jarraituz: “Argiak itzali. Dena ondo joango da”.

Gure ikasleek poster batzuk sortu eta ekintza honekin bat egin nahi izan dute. Anima zaitezte zuok ere!

Aurtengo egoera berezia kontuan izanda, WWF-k egiten duen proposamena da: “M28an, 20.30ean, irten balkoira eta bidali esperantzazko mezua munduari zure mugikorreko argia eta morse hizkuntza erabiliz: Itzali argia, dena ondo joango da”! IRTEN BALKOIRA

Informazio gehiago: https://www.horadelplaneta.es/


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.