Sailkatua fase estatalerako DBH 2ko proiektu bat EHUko Ingeniaritza Eraikuntza III. Olinpiada

EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen duen INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen III. Olinpiadan DBH 2ko bi talde sailkatu ziren finalaurrekotara, Teknologia arloan landutako proiektuekin, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean. 

​DBHko kategorian, ematen diren hiru sarietatik, talde bi hauek 1. eta 3. postua lortu zuten:

  • 1. saria: Butroetxe jasangarria, Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez, Oier Mayorga Baqueriza eta Ander Barcina Lopezek osatuta.
  • 3. saria: Etxeberde-mundua gurekin berde, Maider Lasa Davila, Amalia Victoria Velasco Artaza, Aimar Intxausti Aragonés, Jon Vazquez Solana eta Jon Eizaguirre Pérez ikasleek osatuta.

Euretatik, Butroetxe jasangarria proiektuak fase estatalerako sailkapena lortu du, telematikoki ospatu dena, Granadan.

Zorionak egindako lanagatik!

“INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen” Olinpiadaren helburua ikasleen artean kultura zientifikoa, teknologia eta berrikuntza sustatzea da eta eraikuntzako ingeniaritza eta jasangarritasuna lotzen dituen proiektu bat garatzea proposatzen du.

Sari banaketa telematikoa.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.