Sari banaketak Lehen Hezkuntzan: “Gela berdea” eta Gabonetako marrazki lehiaketa

Abenduan, Olentzero egunean, Marrazki lehiaketa ospatu zen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan. Tutoreek gelaka eginiko lehen hautaketa baten ostean, Marrubi Taldeak, Euskara Planaren sustatzaileek, maila bakoitzeko 3 marrazkirik onenak aukeratu zituzten. Marrazki lehiaketa honetako sari banaketa Gabonetako Behekosoloko ekitaldian egiten ohi dugu, baina aurtengo egoera dela eta, ekitaldi xumeago bat burutu behar izan dugu: etapako zuzendari eta koordinatzaileak sariak banatu zizkieten, hau da, Diploma eta motxila bat, eta marrazkiak Jantokirako pasabidean daude ikusgai, egindako lana aitortzeko.

Halaber, lehen hiruhilekoari dagokion “Gela Berdea” saria ere banatu da, hau da, jolastorduetan taper gehien erabili eta fruta gehien kontsumitu duen gelari dagokiona. 4., 5. eta 6. mailetan burutzen den jarduera hau geletako Eko-arduradunen esku dago eurek batu eta aztertzen baitituzte datuak. Aurten, berrikuntza gehitu dugu sari banaketari dagokionez eta ohiko Diplomaz gain, Jantokian ikaskideen aurrean banatu zaiena, goizeko jolastorduan hamaiketako osasungarri batera gonbidatuak izan dira, fruta-burruntzia eta etxeko bizkotxoa, alegia, sukaldeko eta Agenda 2030 arduradunen kolaborazioz prestatuak.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.