Saritua DBH 3ko lantalde bat, booktrailer lehiaketan

DBHko 3. mailako talde batek Gaumin argitaletxeak antolatzen duen Euskal Herriko Booktrailer lehiaketa irabazi du Gerrateko ogia liburuaren booktrailerrarekin.

Booktrailerrak liburuen iragarki modukoak dira, liburua irakurtzeko gogoa ematen duen ikusentzunezko pieza laburra baita.

Metodologia berrien erabileran 1. ebaluazioan euskara irakasleek ohiko liburua eta IPADaren erabilera uztartzeko egin den ekintza arrakastatsua suertatu da azkenean. Talde bakoitzak zegokion irakurliburua irakurri eta gero, ohiko azterketa beharrean, booktrailerra prestatu behar izan du. DBHko 3 mailako ikasle guztiek parte hartu dute.

Bi taldetako lanak finalistak izan dira. Azkenean 3. Eko talde batek irabazi du. Irabazleek liburu sorta izateaz gain, gailu teknologiko batzuk ere eskuratu dituzte. Hementxe duzue euren lana ikusgai:

BOOKTRAILER LEHIAKETA

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.