Sarreren zozketa Udaberriko ekitaldirako
Udaberriko ekitaldiko sarreren zozketa, Lehen Hezkuntzako bi ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den hizkia “B” izan da. Beraz, zozketan izena eman dutenetatik ondoko deiturek lortu dute sarrera:
- Barrutia Mancebo-tik
- Mateo Betolazara-ra
Kontuan izan, zozketari buruzko zirkularrean azaldu genuenez, ez ditugula zerrendan sartu Gabonetako sarrera lortu zutenen eskaera.
Sarrerak prestatzen ari gara eta astelehenetik aurrera entregatuko dizkiegu ikasleei klasean.
Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, eta halabeharrez bete behar dugula.
Grabaketa: gogoratzen dizuegu ekitaldia grabatu eta webgune pribatuan igoko dugula. Ekitaldiko irudiak ateraz gero kontuan izan horren ardura duzuela eta ziurtatu euren erabilera egokia.
Aparkalekua: jarraitu mesedez, arduradunen aginduei.
Ekitaldia 10:15ean hasiko da. Kafetegia 9:30etatik aurrera egongo da zabalik.


