Saskibaloiko Kadete A taldeak final four jokatuko du La Casillan

Iragarpen guztien kontra, Ikastolako saskibaloiko Kadete neskak A taldea Bizkaiko lau talde hoberenen artean egongo da. Zortzi talde gurutzatu egin dira joan-etorriko kanporaketan Bizkaiko final four-en egoteko. Ohikoena da horrelako kanporaketetan Euskal Ligan dauden taldeak irabaztea. Oraingoan ere horrela izan da, kasu batean izan ezik: Kadeteak A taldea.

Amagoiak entrenatzen duen taldeak kanporaketa hau sari moduan planteatu zuen, eta Lauron jokatutako partidan bigatik galdu ostean, Durangora aukera gutxiekin joan ziren. Baina ez zuten etsi, eta 3 puntutik irabazi zuten, final four-erako pasea lortuz.

Asteburu honetan, maiatzak 6-8 bitartean,  gure neskek final four-a jokatuko dute La Casillan. Partiden ordutegiak ondokoak dira:

  • Maiatzak 6 (ostirala): Lauro Ikastola-Mungia 19:30tan
  • Maiatzak 7 (larunbata): Lauro Ikastola-La Salle Deusto 10:00
  • Maiatzak 8 (Igandea): Lauro Ikastola-Gernika 12:00tan

Anima zaitezte eta bertaratu zaitezteanimatzera!!! Aupa Lauro!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.