Saskibaloiko nesken taldeen azken lorpenak!

Saskibaloian, berriz, notizia onak ditugu. Alde batetik, Junior neskak A taldeak “Maila Berezi”ra itzultzea lortu du: Gabonetan mailatik jaitsi ziren, baina bigarren buelta on bat eginez, maila igoera lortu dute berriro ere.

Bestalde, Kadete neskak A taldeak Bizkaiko final fourrera sartzeko gurutzeak jokatu ditu Loyola Indautxuren kontra. Sailkapena lortzekotan, bigarren urtez izango genuke lorpen hau!

Anima zaitezte partidetara etortzen!

  • Apirilak 30, Lauron, 12:00etan.
  • Maiatzak 6, Loyola Indautxun, 12:30tan.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.