Uraren eguna Ikastolan: Nigerrerako ur-tantak proiektua etapa guztietan

Martxoaren 22an Nazioarteko uraren Eguna ospatzen da eta Ikastolan jarduerak burutu dira etapa guztietan, “Nigerrerako ur-tantak” proiektuan parte hartuz, azken bostu urteetan egin izan dugun moduan.

Honen helburua da Nigerreko haur behartsuenek ura izatea euren eskola eta etxeetan: ura hurbil izanez gero, ez dute berorren bila urrun joan behar eta horrek eskolara joaten ahalbidetzen ditu.

Ikastolan burutzen ditugun ekintzetan bi alde lotu nahi ditugu: batetik, laguntza ekonomikoa, parte hartzeagatik ikasle bakoitzak 1€ emango baitu; eta bestetik, esfortzu fisikoa, sinbolikoki baino ez bada ere, herri-kirolak eginez.

ARGAZKI GALERIAK atalean, GIZA KONPROMISOko eremuan, HH, LH eta DBHko argazkiak txertatu ditugu.

P1280179 P1280202

IMG_20180321_095812_700 IMG_20180321_095408_605


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.