USaP-eko notak berriz, goraka. ZORIONAK!

Laugarren urtez, Lauro Ikastolako USaP azterketako notak goraka egin du eta 7,7koa izan da, gure ikasleen azken hamazazpi urteetako 7tik gorako batezbestekoa konfirmatuz. Kontuan izan behar da ikasleen %95 aurkeztu dela ohiko deialdian, azken hamar urteetako mediaren %89aren gainetik.

USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar hartu dutelarik. Dirudienez, horrek eragina izan du derrigorrezko ataleko Euskadiko batezbestekoan, 0,3 jaitsi baita. Laurokoak aldiz, 0,23 egin du goraka, gure ikasleen gaitasuna eta moldagarritasuna baieztatuz.

Halaber, Ikastolan lortutako espediente nota ere, bigarrenez, gure historikoaren altuena izan da, 8,01, alegia. Izatez, 8 edo gehiagoko espedientea lortu duten ikasleen ehunekoa 49% izan da, espedienteen azkeneko bederatzi urteetako goranzko joera konfirmatzen duena. Eta 8,75 edo gehiagoko lortu zutenena, %32.

Hortaz, %100ak gainditu du USaP proba ohiko deialdian eta promozioko ikasle guztiek lortu dute Batxilerreko titulua.

Zorionak denoi!

Gure ikasleek euren emaitzarik onenak lortuko dituztela ziurtatu nahi dugu eta horretarako esfortzu berezia egiten dugu neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko, Orientabide Akademiko eta Profesionalaren bidez eta heziketa emozionala zainduz, besteren artean.

Ondo pasa oporrak!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences