Zatoz Lauro Junior A animatzera!
Larunbat honetan ezinbesteko hitzordua dugu Lauroren saskibaloiarekin. Itsasok eta Ederrek entrenatutako Junior A taldeko neskek denboraldiari amaiera borobila emateko aukera izango dute maila bereziko Bizkaiko Lauko Finalean parte hartuta.
Denboraldi erregularra bigarren postuan amaitu ondoren, Laurok Escolapios izango du aurkari larunbat honetan Santutxuko Berriotxoa kiroldegian, arratsaldeko 18:15ean, igandeko finalean Bizkaiko txapeldun izaten saiatzeko.
Dei egiten dizuegu denboraldiko azken erronka honetan gure txapeldunak animatzera etor zaitezten. Berriotxoako harmailak berdez tindatu nahi ditugu!
Belaunaldi honek, hainbeste arrakasta lortu eta urteetan zehar hainbeste poz eman dizkigunak, bere lorpenen mailan bukatzea merezi du. Hurbildu zaitezte Santutxura eta batu ditzagun indarrak, guztion artean, neskek euren zikloa ahalik eta modurik onenean amai dezaten!
