Zorionak eta urte berri on!
Heldu da ikasturteko lehen geldialtxoa egiteko unea!
Gabon zoriontsuak eta lasaiak opa dizkizuegu! Gozatu familiaz, lagunez eta atsedenaz, urtarrilean indarberrituta itzultzeko bigarren hiruhilkoari begira (ikus egutegia).
Eskerrik asko denoi, ikasle, familia eta pertsonalari Lauro Ikastolako Proiektua aurrera eramateko egindako lan eta erakutsitako inplikazio eta elkarlanagatik: gogoz, profesionaltasunez eta elkartasunez denon artean osotzen dugu denontzako proiektua.
“Biharrak marrazteko,
gaurrak behar dira”Aitor Etxebarriazarraga, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna 2025

Nahia Alkorta Aguilar, DBH 2A


