Zorionak Haizea, Munduko Txapelduna Fitkid disziplinan!
Batxilerren mundu mailako txapeldun bat dugu: Haizea Gomez Mendiguren. Bigarren mailako ikaslea Fitkid disziplinan goimailako kirolaria da eta urrian Varsovian (Polonia) izan den 23rd IDF World Dance Championship in Modern Dance Sport-ean parte hartu du lau disziplinetan, lehen eta bigarren postuak lortuz:
- Fitkid Solo Adult: 1. postua.
- Jazz & Lyrical Jazz Formation Adult, taldeka: 1. postua.
- Fitkid Formation Adult, taldeka: 1. postua.
- Jazz & Lyricam Jazz Adult Couple/Duo: 2. postua.
Mundu mailako txapelketa honetan parte hartzeko, aurretik Euskadiko ordezkaria izan da, “La Fabrika” eskolarekin, eta ondokoak lortu zituen Españako Fitkid 2025 txapelketan:
- Urrea – bakarlaria, Fitkid Progress Adulto
- Zilarra – taldekide, Fitkid Adulto
- Zilarra – taldekide, Dance Show Adulto
- Brontzea – taldekide, Adulto Dúo
Zorionak Haizea!
Ez dugu berarekin egoteko aukera galdu nahi izan, Haizeari eta kirol honi buruz pixka bat gehiago jakiteko: aurten eskolaz kanpokoetan estrenatu dugun Gimnastika Erritmikoko ikasle talde batek elkarrizketa bat egin dio, disziplina ezberdinak izanik ere, hurbilekoak direlako.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Nahia Goirigolzarri Vargas, Laia Landeta Bonilla eta Vera Pozos Moledo izan ditugu elkarrizketatzaile. Primeran egin dute eta benetan inpresionatuta geratu dira Haizearen trebetasunarekin!




