Ekainaren 21ean amaitu dira DBH eta Batxilerren burutu diren jarduera eta tailer bereziak jakintzagai guztiak gainditu dituzten ikasleentzat. “Argazki galeriak” atalean egindako guztia ikus dezakezue.
Ekaineko egun berezietako proiektua: egun hauetarako, Ikastolak esfortzu berezia egiten du bosgarren ikasturtez, bai antolakuntza aldetik zein ekonomikoki, bai ez-ohiko azterketak egin behar dituzten ikasleak zein ikasturtea gainditu dituztenak era egokiz atenditzeko. Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere, metodologia parte-hartzaile eta ludikoa erabiliz. Jarduera batzuetan, agiri edota titulu bat lortzeko aukera ere dago, ikaslearen kurrikulua osotzeko interesgarria gerta daitekeena.
Ondo pasa udako oporrak!
DBH 1 | Ikus-entzunezko proiektua | Kirol egokitua | Serigrafia tailerra | Mosaiko tailerra |
DBH 2 | Sukaldaritza praktikoa | Teknologia proiektua | Kirola | Stop-motion tailerra, ingelesez |
DBH 3 | Hezkidetza: bideo lehiaketa genero indarkeriaren aurka | Sexu-heziketa eta Autoestimua tailerra | Kirola | Arte-margotzea |
DBH 4 eta Batxiler |
Programazioa – Digipen | Sorosle titulu ofiziala | Aisialdi monitore titulu berezia | Kooperazioa “Gurena” nagusien etxean |